XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzutegi Nazionalak hartu du erabakia berriro

Josu Urrutikoetxea parlamentario presoaren kasuan berriro ere Espainiako Entzutegi Nazionalak hartu du hari buruzko erabakia, eta gaur Eusko Legebiltzarreko plenoan egotea galarazi egin dio berriro.

Duela aste pare bat Eusko Legebiltzarrak argi adierazi zuen parlamentarioei buruzko erabaki judizialak hartzea EAEko Auzitegi Nagusiari dagokiola, eta ez Entzutegi Nazionalari, eta horrek izugarrizko hautsa harrotu zuen.

Baina hautsak hauts eta kritikak kritika, Legebiltzarraren ebazpenari ez diote inolako jaramonik egin.

Entzutegi Nazionalak ez dio kasua Espainiako Auzitegi Gorenari igorri, eskumena norena den erabakitzeko soilik galdetu dio.

Garzon epaileak kasuaren inguruan erabakitzeko ahalmena gorde nahi izan du azken uneraino, berari ez dagokiola ederki jakin arren, eta Espainiako Auzitegi Gorenak hori egiteko laguntza eman dio; izan ere, eskumena nori dagokion ez du oraindik erabaki.